AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EITB
2024/04/24 08:50

Gutxienez bost pertsona hil dira, itsasoz, Erresuma Batura iristeko saiakeran. Tartean da lau urteko neskato bat, eta berekin zihoazen pertsonek zanpatuta galdu du bizia. Ontzi batean zihoazen denak, eta Frantzia iparraldeko uretan atzeman zituzten atzo, Wimereuxeko kostaldetik hurbil.

Mantxako Kanala igaro nahian ari ziren, Erresuma Batuko itsasertzera heltzeko. Itxura denez, astearte goizean irten zen ontzia Wimereuxeko kostatik, 05:00ak aldera, eta leporaino beteta.

110 lagun baino gehiago zihoazen itsasontzian, eta horietatik 50 erreskatatu dituzte erreskate-taldeek. Frantziako Estatuko agintaritzen arabera, baina, itsasontzian zihoazen pertsonetatik 57k erabaki zuten itsasoan segitzea eta, egiten ari ziren bidetik, Erresuma Batura iristen saiatzea.

Frantziako Estatuko agintaritzen esanetan, 2024. urtea hasi zenetik, gutxienez hamabost lagunek galdu dute bizia Mantxako Kanala gurutzatzeko ahaleginean. Beraz, aurreko urte osoan zehar (2023) izan ziren heriotzak berdindu dira jada urte honetako lehen lau hilabeteetan.

Deportazioak erraztea

Erresuma Batuan, Komunen Ganberak berriki babestu du Rishi Sunak buru duen gobernuaren plan bat, pertsona migratuen kontrako deportazio sistematikoak erraztuko dituena. Neurri berriaren bidez, hain zuzen ere, asiloa eskatzen duten pertsonak Ruandara deportatzea egonkortuko dute.

EZ DAGO IRUZKINIK