AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/19 12:53

Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Bilbon (Bizkaia), Barakaldon (Bizkaia) eta Castro Urdialesen (Kantabria), sexu-esplotaziorako sare batekin eta pertsonen salerosketarekin lotuta. Gutxienez bederatzi emakume behartu dituzte prostituzioan aritzera, Bilboko Ametzola auzoko lokal batean. Latinoamerikakoak dira emakume guztiak, eta ez daukate paperik. 

Emakumeetako bat Atzerritartasun eta Mugen Brigadara bertaratu eta jasandako guztia azaldu zuenean hasi zen ikerketa. Jakinarazi zuen berekin harremanetan jarri zela proxenetetako bat eta lan-eskaintza bat egin ziola, Euskal Herrian garbiketa-zerbitzuan aritzeko. Euskal Herrira mugitu zenean, ordea, pertsona horrek jakinarazi zion ez zuela garbitzaile modura jardungo, eta prostituitzen hastera behartu zuen.

Sarean harrapatutako emakumeek derrigorrez egin beharrekoen artean sartzen zen bezeroei droga eramatea eta, hala exijitzen bazuten, haiek ere droga hori hartzea. Azaldu dute proxenetek "mula" bezala erabili dituztela droga trafikoan.

Egun osoan zehar lan egitera behartu ditu prostituzio-sareak, soilik egunean bi orduko atsedenarekin. Bezeroren batekin egon behar izan duten bakoitzean, gainera, irabazien %50 kendu die sareak.

EZ DAGO IRUZKINIK