AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/22 09:18

Bilbon (Bizkaia), Poliziak berriz jo du kalean materiala saltzen ari ziren pertsonen kontra. Joan den larunbatean, Abandon oldartu ziren berriz Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa: hainbat kale-saltzaile jazarri zituzten, eta atxilo eraman zuten pertsona bat.

Bi egun lehenago, aurreko ostegunean, mobilizazio bat izan zen Abandon bertan, Bizkaiko Manteroen Plataformak deituta. Manteroen aurkako jazarpen gehiagorik ez! lelopean egin zuen deialdia plataformak, kale-saltzaileen kontra polizia-indarrek egindako azken erasoak salatzeko.

Duela bi aste eskas, Abandoko Plaza Biribilean egin zuen kale-saltzaileen aurka Poliziak. Salgai zeukaten materiala indarrez kendu zieten udaltzainek eta ertzainek, eta euren kontra kargatu zuten: kale-saltzaileak inguratu zituzten eta borrekin kolpatu zituzten.

EZ DAGO IRUZKINIK