AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / El Independiente
2022/07/08 16:56

1997ko uztailean bahitu eta hil zuten Miguel Angel Blanco Ermuko (Bizkaia) PPko zinegotzia, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak hiru pertsona auzipetu berri ditu horren harira: Marixol Iparragirre eta Josetxo Arizkuren preso politikoak, eta Mikel Albisu preso politiko ohia. Ekintza horretan izan zuten ustezko erantzukizuna dela-eta, ikertu modura deitu ditu Auzitegi Nazionalak, eta, beraz, deklaratu egin beharko dute. ETAren batzorde exekutiboko (Zuba deitzen dutena) kidetzat jotzen dituzte, eta bahiketa terrorista eta hilketa terrorista delituak leporatzen dizkiete prozedura horretan.

Dignidad y Justicia elkarteak aurkeztutako kereila baten ondorioz hasi zuen prozedura auzitegiak, eta Guardia Zibilaren txosten bat jaso ostean erabaki du Iparragirre, Arizkuren eta Albisu auzipetzea. Iñaki Gracia preso politiko ohia ere aipatzen dute poliziek txostenean, baina, bere kasuan, delituak preskribatuta daude.

Frantziako Poliziak, Guardia Zibilarekin elkarlanean, 1999an atxilotu zuen Arizkuren Parisen. 2007an Espainiaratu zuten, eta gaur egun Iruñeko (Nafarroa) espetxean daukate gatibu. Marixol Iparragirre, berriz, 2004an atxilotu zuten Pauetik gertu. Une honetan, Zaballan (Araba) daukate preso. 2004an atzeman zuten Albisu ere, eta 2019ra arte izan zuten kartzelan.

EZ DAGO IRUZKINIK