Gero eta gutxiago geratzen da aurtengo Maiatzaren Lehenerako, Langileon Nazioarteko Egunerako. Horren bezperatan, Internazionala abestia berritu du Ekida Arte Ekimen Sozialistak. Euskarazko bertsioaren letra eguneratu du, eta bideo baten bidez eman du emaitzaren berri.
Hona hemen letra berritua:
Zutik, lurreko kondenatu!
Zutik, goserik zaudena!
Arrazoi-hotsa da oldartu: Hastear da azkena
Iragana utzi albora
Zapalduok, borrokara!
Mundu zaharra irauliko da: Deus ez ginen, dena gara
Azken gudura, hala
Izan dadin bihar
Internazionala
Gizakion ipar