Aurtengo Maiatzaren Lehenean ere Bilbon (Bizkaia) mobilizatzeko deia egin du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS), gerra inperialistari eta Europako estatuen berrarmatzeari ezetz esateko. Manifestazio horren oinarriak azaltzeko asmoz, EHKSk hitzaldiak egingo ditu Euskal Herriko bost hiriburutan: gerra inperialistaren eta berrarmatzearen kontra mobilizatzeko arrazoiak xehatuko ditu.
Bilbon (Bizkaia) izango da lehenengo saioa, ostiral honetan, apirilaren 11n: Deustuko udaltegian egingo dute hitzaldia, 18:30ean. Hurrengo egunean, apirilaren 12an, Donostiako (Gipuzkoa) Zentro Sozialistan arituko dira EHKSko kideak, 11:30etik aurrera. Apirilaren 14an, berriz, Iruñeko (Nafarroa) Zentro Sozialistan eta Baionako (Lapurdi) Korail tabernan eskainiko dituzte hitzaldiak; 18:30ean eta 19:00etan, hurrenez hurren. Apirilaren 15ean Gasteizen (Araba) egongo da saio bat, Aldabe gizarte-etxean. 18:30ean hasiko da.