ACTUALIDAD / Primero de mayo
'Internazionala' eguneratu du Ekidak
Maiatzaren Lehenaren atarian, kanta berritu du Arte Ekimen Sozialistak, euskarazko letra eguneratuta. Bideo baten eskutik aurkeztu du emaitza.
2024eko apirilaren 26
'Internazionala' eguneratu du Ekidak

Gero eta gutxiago geratzen da aurtengo Maiatzaren Lehenerako, Langileon Nazioarteko Egunerako. Horren bezperatan, Internazionala abestia berritu du Ekida Arte Ekimen Sozialistak. Euskarazko bertsioaren letra eguneratu du, eta bideo baten bidez eman du emaitzaren berri.

Hona hemen letra berritua:

Zutik, lurreko kondenatu!

Zutik, goserik zaudena!

Arrazoi-hotsa da oldartu: Hastear da azkena

Iragana utzi albora

Zapalduok, borrokara!

Mundu zaharra irauliko da: Deus ez ginen, dena gara

Azken gudura, hala

Izan dadin bihar

Internazionala

Gizakion ipar