AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / emporda.info
2023/09/18 11:16

Italiako Lampedusa uhartean izan da Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyen, eta Italiako presidente Giorgia Meloniren eskutik egin du iragarpena: Lampedusako immigrazioari aurre egiteko plan bat jarriko dute martxan, migrazio-krisi bat argudiotzat hartuta. "Legez kontrako immigrazioa" geldiarazi nahi omen dute, eta hainbat neurri hartu nahi dituzte horretarako; besteak beste, Italiako kostaldera heltzen diren pertsona migratzaileen lekualdaketari, deportazioei eta migrazioaren kontrolari lotuta.

"Legez kanpoko immigrazioa Europaren erronka dela eta erantzun europarra behar duela" azpimarratu du Von der Leyenek; alegia, Europa mailako erantzun bat emango diotela Lampedusako immigrazioari. Hamar puntu jasotzen ditu ekintza-plan berriak, eta estatuen arteko "elkartasuna" da punturik garrantzitsuenetako bat: Lampedusan atzematen dituzten pertsona migratzaileak Europako beste estatu batzuetara kanporatu eta tokialdatu ahal izatea indartu nahi dute, plan berriaren bidez.

Gainera, migratu nahian ari diren pertsonak kanporatzeko protokoloak koordinatu nahi dituzte Europar Batasuneko estatuen artean, "Europako asilo baldintzak betetzen ez dituzten" migratzaileak modu koordinatuan kanporatu ahal izateko.

Horretaz gain, aire nahiz itsaso bidezko migrazioaren kontrola areagotu nahi dute, eta horretan ezinbesteko zeregina izango dute Frontex bezalako enpresek. Azken hamazazpi urteetan, %12.000 baino gehiago hazi da Frontexi bideratutako aurrekontua.

EZ DAGO IRUZKINIK