AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/09/18 09:51

Pixkanaka, Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistari buruzko berriak ematen ari dira Gazte Koordinadora Sozialista eta Ikasle Abertzaleak. Atzo, hain justu, egitarauaren aurrerapen txiki bat egin zuten: Topagunerako antolatu dituzten hitzaldiak zein diren jakinarazi zuten, eta aisialdi eskaintzaren berri eman zuten.

Lau hitzaldi nagusi izango dira Topagunean: Krisi kapitalista eta estrategia sozialista berriaren oinarriak, Borroka ekonomikoa ikuspegi sozialistatik aztertuz, Askatasun politikoen aldeko borrokaren garrantzia eta Zapalkuntzei aurre egiteko metodologia politikoaz. Bestalde, mahai-inguru bat ere egingo dute: Euskal Herriko testuinguru politikoa aztergai.

Aisialdi eskaintzari dagokionez, oraindik zehaztapenetan sartu ez badira ere, azaldu dute askotariko ekitaldiak izango direla; besteak beste, kontzertuak, bertso musikatuak, gaubelak, kirol erakustaldiak, Olinpiadak, DJ saioak, erakusketak, tailerrak, bakarlariak, umore ikuskizun bat eta otordu bereziak.

Sarrerak, salgai

Urriaren 8tik 12ra izango da Gazte Topagune Sozialista, Altsasun (Nafarroa), eta sarreren salmenta martxan dago jada. Internet bidez eskura daitezke tiketak, GKSren web-orrian.

Entzun hemen Rodeo taldeak Topagunerako sortu duen abestia, Norabidea.

EZ DAGO IRUZKINIK