Hilabete baino gutxiago geratzen da Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistarako. Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, urriaren 8tik 12ra bitartean, Altsasu (Nafarroa) bilakatuko da elkargune sozialista. Apurka-apurka, ari dira Topaguneari lotutako berriak argitara ateratzen; une honetan martxan dira tokian tokiko aurkezpen saioak, eta atzo kaleratu zuten Topagunearen abestia.
Zestoako (Gipuzkoa) Rodeo taldeak sortu du aurtengo ediziorako kanta, Norabidea. Bideoklipa ere badu abestiak, eta GKSren Youtube-ko kanalean ikus daiteke dagoeneko.
Hona hemen Norabidea-ren letra, osorik:
Garai beltza datorrela
Inoizko eta arinen
Gu ibiltzen hemen hasi ginen
Garai beltz honen aurrean
Ze hautu egin daiteke
Haren kontra oldartu ez beste?
Behinola bukatu gabe
Gelditu ziren iraultzak
Sugai dira orduko errautsak
Gaurkoan atzo bezala
Sentitzen dugun hau zer da
Mundu zahar batekiko herra
Heltzen dionak norabide bati
Nora heldu nahi duen badaki
Eskuz esku eta zatiz zati
Bihar berri bat gaurtik eraiki
Zimenduak, etsipena
Usteak eta susmoak
Gaintzen ditu daukagun asmoak
Zabal hedatu dadila
Kale hutsetan barrena
Goiz berriak gorri dakarrena
Heltzen dionak norabide bati
Nora heldu nahi duen badaki
Eskuz esku eta zatiz zati
Bihar berri bat gaurtik eraiki
Abiatu, antolatu
Diziplina ta kemena
Soilik ditu ezer ez duenak
Antolatu, elkar hartu
Bidean ditugun kideei
Lotuz baino ez baikara libre
Heltzen dionak norabide bati
Nora heldu nahi duen badaki
Eskuz esku eta zatiz zati
Bihar berri bat gaurtik eraiki