AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/17 09:02

Ikasle Abertzaleakek aurreko hilabetean jakinarazi zuen aurtengo Eskola Ibiltaria noiz eta non izango zen: urtarrilaren 20tik 22ra bitartean, Eskoriatzan (Gipuzkoa), Aretxabaletan (Gipuzkoa) eta Aramaion (Gipuzkoa). Hilabete honen hasieran argitaratu zuen hiru egunetako egitaraua, egun bakoitzerako antolatutako ekimenen berri emanez: ohiko ibilaldia, hitzaldiak, tailerrak, ikuskizunak...

Hiru egun baino ez dira geratzen, Eskola Ibiltariarekin, IAk ikasturtea biribiltzeko. Atzo zehaztu zuen, hala, egun bakoitzeko ekimen bakoitza non eta zer ordutan izango den.

Hona hemen xehetasun guztiak:

Uztailak 20, osteguna. Eskoriatza

  • 17:30. Harrera, Santa Marina plazan
  • 18:30. Tailerrak: komunikazioa Ibarraundi museoan, agitazioa eta propaganda kiroldegi kanpoan, graffitia Santa Marina plazan, autodefentsa kiroldegian, soinua Olaetako pilotalekuan...
  • 21:00. Afaria, kiroldegian
  • 22:30. Gaubela: Miseriaren Adarrak bertso-saioa, Ekidaren eskutik, kiroldegian

Uztailak 21, ostirala. Aretxabaleta

  • 08:30. Gosaria, kiroldegi kanpoan
  • 09:00. Ibilaldia, Eskoriatzatik Aretxabaletara
  • 14:00. Bazkaria, Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan
  • 16:30. Hitzaldia: Prozesu Sozialista eta ikasle langileon zeregina, Iturrigorri pilotalekuan
  • 19:00. Kontzertu akustikoa: Edu Zardoya, Aretxabaletako plazan
  • 21:00. Afaria, plazan
  • Gaubela: Begirada bat aurreko ziklo politikoari, plazan

Uztailak 22, larunbata. Aretxabaleta-Aramaio

  • 09:00. Gosaria, Aretxabaletako Iturrigorri pilotaleku kanpoan
  • 10:00. Hitzaldia: Ikasle antolakuntza eta etorkizuneko erronkak, Iturrigorri pilotaleku kanpoan
  • 12:00. Ibilaldia, Aretxabaletatik Aramaiora
  • 14:00. Bazkaria, ibilaldian zehar
  • 18:00. Eskupilota ikuskizuna, Aramaioko pilotaleku estalian
  • 21:00. Kontzertua: Baskbilitx, Aramaioko estali gabeko pilotalekuan
  • 22:30. Ekitaldi politikoa, estali gabeko pilotalekuan
  • Ondoren: Youth United, Kontralde, DJ Mondongo

EZ DAGO IRUZKINIK