AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Quique GarcĂ­a/EFE
2024/05/08 08:22

Preso zegoen pertsona batek bizia galdu zuen aurreko astean Basauriko (Bizkaia) kartzelan. Zenbait hedabideren arabera, espetxeko erizaindegian zegoen, eta suizidioaren aurkako protokoloaren pean omen zegoen, hainbatetan saiatu zelako bere buruaz beste egiten. Salhaketak jakinarazi duenez, astebete lehenago kartzelaratu zuten pertsona hori, "bere gaixotasun mentalak bere buruaz beste egiteko arrisku handia zuela jakinda".

Aurreko ostiralean aurkitu zuten hilik, goizeko 08:00ak aldera. Itxura denez, "gaindosi" baten zantzuak ditu. Jaurlaritzak lau egun beranduago aitortu zuen gertatutakoa, eta esan du autopsiaren emaitzek erakutsiko dutela zehazki gertatutakoa. Salhaketak, baina, informazio falta salatu du heriotza honetan ere: "Sinestezina iruditzen zaigu halako kasu baten gaineko informazio publikorik ez ematea, eta, are, gertatutakoa estaltzen saiatzea".

Jaurlaritzak duela ia hiru urte lortu zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen gaineko eskumena. Salhaketak emandako datuen arabera, ordutik, gutxienez sei pertsona presok galdu dute bizia kartzela horietan. Gazteak ziren, drogei eta gaixotasun mentalei lotutako "patologia dualak" omen zituzten, eta "argitu gabeko egoeretan" hil ziren. "Jaurlaritzaren erantzuna", horren guztiaren aurrean, "euskal espetxe-eredu berria iritzi publikoari saltzea izan da", Salhaketaren esanetan.

EZ DAGO IRUZKINIK