AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/21 21:55

Ikasle Abertzaleakek urteroko hitzordu batekin hasi zuen amaitzen ari den ikasturte hau: Eskola Ibiltariarekin. Irailaren 30ean hasita, Villabona (Gipuzkoa) eta Anoeta (Gipuzkoa) gurutzatu zituzten ehunka ikaslek, eta hitzaldiez, tailerrez eta aisialdiko ekintzez gozatzeko aukera izan zen asteburu osoan zehar. Eskola Ibiltariko ekitaldi politiko nagusian, IAko kideek azpimarratu zuten "gizateria aske bat eraikitzeko bidea" dela Hezkuntza Sistema Sozialista: "Miseria garaira kondenatzen gaitu gaur egungo hezkuntza ereduak, eta hori iraultzeko modu bakarra Hezkuntza Sistema Sozialistaren eraikuntza da" (irakurri hemen iazko Eskola Ibiltariaren kronika).

Oraingoan, ikasturte bukaerarako jarri du hitzordua IAk. Uztailaren 20tik 22ra bitartean izango da aurtengo Eskola Ibiltaria, eta Gipuzkoako beste hiru herri hartuko ditu ikasle martxak: Eskoriatza, Aramaio eta Aretxabaleta. Aurrerago xehatuko dute egitaraua egunez egun, baina jada aurreratu dutenez, aurten ere hausnarketa eta formakuntza politikorako aukera izango da Eskola Ibiltarian, baita aisialdiko hamaika ekintzaz gozatzekoa ere.

EZ DAGO IRUZKINIK