AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / hiruka.eus
2024/05/07 13:04

Berangon (Bizkaia) birritan lortu dute Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea, baina gaurko zegoen ezarrita beste desalojo-data bat; hirugarrena iaztik. Hustea atzera botatzeko arrazoi berdina erabili zuen Ertzaintzak 2023ko azaroan eta joan den apirilean: ez zeukala okupatutako lur-eremua husteko "nahikoa baliabide".

Gaurkoan, hala, polizia-dispositibo handia antolatu dute ertzainek eta udaltzainek, lankidetzan. Hiruka atariaren arabera, Ertzaintzaren hamabost furgoneta eta zazpi-zortzi patruila bertaratu dira Otxantegira goizean goiz, bai eta udaltzainak ere. Birjabetutako lurren aurreko Gorrondatxe errepidea itxi du Poliziak 09:00ak aldera, eta desalojoari ekin dio.

Hustearen kontra protesta egiten ari ziren hainbat pertsona kanporatu ditu lehenengo, sarreratik. Gero, Herri Lurretara sartu da Ertzaintza, eta inguruetan protestan zeuden lagunak bota ditu indarrez. Otxantegiko dorretxe barruan eta teilatuan zeudenak kanporatu ditu ondoren, banan-banan, suhiltzaile batzuek lagunduta. Egurrezko tripode-egitura batean esekita ere bazegoen pertsona bat, baina hura ere jaitsi eta bota egin dute jada polizia-indarrek.

Beste behin ere, Ertzaintzak hainbat pertsona zauritu ditu operazioan, eta ospitaleratu egin behar izan dituzte hainbat. Zaurituetako bati, esaterako, beso-euskarria jarri behar izan diote osasun-langileek.

Gainera, Poliziak atxilo eraman du zauritutako lagunetako bat, eta komisarian daukate gatibu. Desalojoaren aurka protesta egiten ari ziren hainbat pertsona identifikatu dituzte agenteek, bestalde.

EZ DAGO IRUZKINIK