AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Noticias y Protagonistas.
2023/02/20 10:52

Beste sarraski bat izan da migrazio-fluxuetan. Bulgariako landa-eremu batean, abandonatuta topatu dute 50 bat gazte migratzaile ezkutuan eta legez kontra mugitzen ari zen kamioi bat. Dirudienez, ihes egin zuten etorkinen trafikatzaileek, eta mugitzen ari ziren pertsonak han laga zituzten, kamioi barruan harrapaturik. Bulgariako hainbat hedabideren arabera, migratzaileetako batzuk hilda zeudela konturatzean egin zuten ihes trafikatzaileek.

Ibilgailuan, egurrezko karga baten azpian eduki zituzten ezkutatuta 40 lagun, konpartimentu faltsu batean. Bulgariako larrialdi-zerbitzuek, kamioia aurkitu zutenerako, hilda zeuden gazteettako hemezortzi, eta egoera kritikoan beste hamalau. Kamioitik kanpo, beste hamabi pertsona topatu zituzten, onik.

Asfixia eta hipotermia zantzuak dituzte kamioi barruan harrapatuta zeuden pertsonek. Bulgariako autoritateen esanetan, ez dute jatekorik edo edatekorik izan hainbat egunez, eta zauriak dituzte euren gorputzetan, oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta.

15 eta 25 urte arteko gizonak dira kamioi horretan zihoazen migratzaileak, eta badirudi afganiarrak direla. Baliteke haien helburua izatea Turkiaren eta Bulgariaren arteko mugatik Serbiara igarotzea.

EZ DAGO IRUZKINIK