AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
El Dueso.
2020/12/25 11:38

Bost izan dira, hain zuzen ere, azkeneko astean lekualdatu dituzten euskal preso politikoak. Angel Lopez Anta ortuellarra Algecirasko espetxetik Leonekora mugitu dute, urtearen hasieran Algecirasera aldatua izan ostean. Aitor Herrera Vieites santurtziarra eta Egoitz Coto Etxeandia barakaldarra El Duesoko kartzelara tokialdatu dituzte, A Lamatik bata, eta Granadatik bestea. Gregorio Vicario Setien, aldiz, Topasko presondegitik Burgoskora mugitu dute, eta  Valladolideko espetxetik Zaballakora (Araba) gerturatu dute Balbino Saez Olarra.

EZ DAGO IRUZKINIK