AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gaur irten da kartzelatik Samaniego. Argazkia: Etxerat
2020/01/05 11:47

Azken egunetan, lau preso politiko irten dira espetxetik: Ekaitz Samaniego gasteiztarra, Xabier Tximeno donostiarra, Agurtzane Delgado ermuarra eta Jon Urretabizkaia elorriarra.

Samaniegok, Segi gazte antolakundeko kide izatea leporatuta, 8 urte egin ditu kartzelan, eta zigorra osorik bete ostean atera da Zuerako (Zaragoza) kartzelatik. Tximeno, aldiz, ETA erakundearekin lotuta, 24 urtez izan dute giltzapean, Frantziako zein Espainiako estatuetako presondegietan. Urtarrilaren 3an irten zen Burgosko espetxetik, zigorra beteta. Bestalde, Delgado 19 urteko espetxealdiaren ondoren utzi dute aske; 2020. urtea hastearekin batera, urtarrilaren 1ean atera zen Albolotetik (Granada). Urretabizkaiari dagokionez, 20 urtez izan dute preso, eta abenduaren 28an utzi zuen Huelvako kartzela.

Berria-ren arabera, gutxienez 249 euskal preso politiko daude egun.

Angel Lopez, urrundua

Etxerat elkarteak iazko abendua amaieran jakinarazi zuenez, Angel Lopez Ortuellako (Bizkaia) preso politikoa urrundu dute. Hain zuzen, Huelvatik Algecirasko espetxera lekualdatu dute. Hala, 1.100 kilometrora dago une honetan.