AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/22 12:43

Hilabete honetan egin dute agerraldi bat Lizarrako (Nafarroa) Sugarra Gaztetxeko kideek, azken asteetan jasotako isunen berri emateko. Udaltzainen mehatxuen ostean, hainbat zigor ekonomiko ezarri dizkiete Lizarrako Udalak (UPN) eta Nafarroako Gobernuak, Gaztetxeko jardunari lotuta. Agerraldian jakinarazi zuten, guztira, 12.000 eurotik gorakoak zirela isunak.

Duela gutxi azaldu dute gazteek, ordea, are altuagoak direla agintaritzek jarritako zigor ekonomikoak. Isun gehiago helarazi dizkiete berriki, eta, denera, 20.100 eurokoak dira. Hala, mobilizatzera deitu du Sugarrak: datorren maiatzaren 10ean, 20:00etan, protesta bat egingo dute. Errepresio ekonomikoaren kontra, Lizarrako Foruen Enparantzan mobilizatuko dira, Utzi Sugarra bakean lelopean.

Duela pare bat aste egindako agerraldian, "Sugarra Gaztetxearen aurkako jarrera errepresiboa" eten dezatela eskatu zieten gazteek udalari eta Nafarroako Gobernuari. Bi exijentzia egin zizkieten: batetik, "errepresio ekonomikoa etetea" eta Gaztetxeko jarduerak "ez zigortzea"; eta, bestetik, "polizia-jazarpena eta espazioan parte hartzen duten pertsonen identifikazioak gelditzea".

EZ DAGO IRUZKINIK