AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/04/03 10:26

Azken egunetan, Nafarroan izandako bi eraso matxistaren berri eman dute. Larunbatean jakinarazi zuten, batetik, ostiral gauerdian Eguesibarren gertaturikoa: urruntze-agindua hautsita, emakume baten etxebizitzara bertaratu zen bere senar ohia, labana bat eskuan hartuta. Han ziren seme-alabak ere, eta alabari labanaz egin zion eraso gizonak, buruan. Horren ostean, bigarren solairutik jauzi egin zuen erasotzaileak, eta etxetik ihes egitea lortu zuten emakumeak eta haurrek. Iruñeko ospitalean artatu zituzten neska nahiz gizonezkoa.

Iruñean, bestetik, gizonezko bat atxilotu dute asteburuan, emakume bat bortxatzeagatik. Martxoaren 18ko gauean izan zen erasoa, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoen arteko trenbidearen azpiko pasabidean. Martxoaren 19an jarri zuen salaketa erasotua izan zen emakumeak, eta inguruan dauden kamerek jasotako irudien bidez identifikatu dute bortxatzailea. Hala ere, aske uztea erabaki du Iruñeko 5. zenbakiko Instrukzio epaileak.

EZ DAGO IRUZKINIK