AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gutxienez bost sexu-eraso Baionako besten lehen egunean
Indarkeria matxistaren aurkako Babesgune bat antolatu du Itaiak, eta bost sexu-erasoren berri izan zuen aurreneko egunean. Sei eraso izan direla jaso du Prefeturak.
2026eko uztailaren 17 - 08:48
Gutxienez bost sexu-eraso Baionako besten lehen egunean

Herenegun hasi ziren bestak Baionan (Lapurdi), eta, aurten ere, indarkeria matxistari aurre egiteko Babesgune bat jarri du martxan Ipar Euskal Herriko Itaiak. Bada, besten lehenengo egunean, bost sexu-erasoren berri izan zuten bertan. "Badakigu anitzez eraso gehiago gertatzen direla", ohartarazi dute, gainera, Itaiako kideek. Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakinarazi du sei eraso matxistaren berri izan zuela.

Aurtengo bestetan Cafe Akelarreren alboan (Pontrik karrika, 4) antolatu du Babesgunea Itaiak, eta dei egin die erasoren bat jasaten edo ikusten duten pertsonei hara jotzera.