AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / PerthNow
2023/06/29 10:41

Naëlen erailketak sortutako haserrea Frantziako Estatu osoan zehar hedatu da azken orduetan. Bart, protestak eta liskarrak ez dira Parisko lurraldean soilik izan: mobilizazio ugari izan dira Toulouseko nahiz Lilleko distrituetan ere. Manifestariek polizia-etxeak, polizia-autoak edota udaletxeak eraso dituzte protesta modura, besteak beste.

Itxura denez, ordu luzez luzatu dira istiluak, eta mobilizaziora batutako 150 pertsona atxilotu ditu poliziak, gutxienez. Nanterren (Paris), esaterako, poliziak atzera egin behar izatea lortu dute protestan zeudenek. Polizia-indarrek berriz erabili dute negarra eragiteko gasa manifestarien kontra.

Krisia

Frantziako Barne ministroak, Gérald Darmaninek, goizean goiz eman ditu atxiloketen inguruko datuak. Istiluak eta eraikin zehatzen kontrako ekintzak, gainera, "instituzioen eta Errepublikaren kontrako" jardun modura seinalatu ditu. Bestalde, Frantziako presidente Emmanuel Macronek krisi-zedula batera deitu ditu hainbat ministro, protestak hiri ugaritara zabaldu direla ikustean. Atzo, Nanterrera 2.000 polizia-agente bidali zituen gobernuak, protestak zapaltzeko.

Odol hotzean

Polizia-agente batek duela bi egun erail zuen 17 urteko gazte bat, Naël, Nanterren. Polizia-kontrol batean geratu zuten mutila, eta bere autoa geldirik mantentzeko aginduari uko egin zionean, bere kontra tiro egitea erabaki zuen poliziak. Sabelaldean zauritu zuten, eta tiro horren ondorioz galdu zuen bizia. Poliziak hasieran emandako bertsio ofiziala, gaztea polizia bat harrapatzen saiatu zela, erabat gezurtatzen dute kamera batek grabatutako irudiek.

Erailketa, beraz, bideoz jasota dago, eta irudi ikaragarriak argitara atera bezain pronto, protestak piztu ziren Parisko eskualdean. Astearte gauean hogei lagun atxilotu zituzten protestetan, eta lanean ari zen banatzaile bat autoz harrapatu zuen poliziak. Antza, larriki zauriturik jarraitzen du beharginak.

EZ DAGO IRUZKINIK