AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
UIBren deialdia
2019/04/30 11:28

12.2. aldatu. Erabakia Edonoiz dinamikaren baitan egingo dute biharko mobilizazioa. Azken asteetan egindako beste hainbat ekimen arrakastatsurekin batera –7000 sinadura bildu zituen artikuluaren aurka-, unibertsitate esparruko langileriak “modu bateratuan” erantzuteko aldarria zabaldu dute. “Gu guztion indarrak batu behar ditugu eta ozen oihukatu 12. 2 artikuluaren deuseztatzeko beharra dugula”. Horretarako, bihar eguerdiko 13:00etan egingo den mobilizazio nazionalerako dei egin dute: “gure aldarriarekin bat egiten duen orori dei egiten diogu bertaratu dadin”. UIB-k gaineratu du biharko mobilazioaren bidez, 12.2.artikulua bertan behera “ahalik eta azkarren” geratzea dutela helburu.

Horretarako, biharkoa “indar erakustaldia” izan dadin nahi dute. Izan ere, azken asteetan lanketa lokalak aurrera eraman badituzte ere, argi daukate nazionalki baterajotze bat egiteak berebiziko garrantzia duela. UIB eragile nazionala izanik, bere gaitasunak “nazionalki egikaritzeko” ahalmena izan behar duela adierazi dute. Era berean, argitu dute “presioa eragiteko gaitasuna” biderkatu nahi dutela biharko deialdiarekin.

Argi daukate 12.2. artikuluaren ondorioz ikasleek euren ikasketak aurrera eramateko autonomia galtzen dutela, “erabat dependente eta sumiso bihurtzeraino”. Hala ere, 12.2 artikulua bertan behera uztea helburu orokor baten baitan kokatzen dute: “ikasleen eta unibertsitate esparruko langileen eskubideak borrokatzeko” baldintza egokiak sortzean, hain zuzen ere. Ikas baldintzen aurkako neurri jakin baten baitan abiatu badute ere euren ibilbidea, argi daukate “soilik unibertsitateko langile espresio ezberdinen arteko elkartasuna antolatuta” lor dezaketela “ikas baldintzak langileen interesetara” jarri eta unibertsitate esparruko langileen baldintzak hobetzea.

Mobilizaziorako deialdiak

12.2 aldatzearen aldeko manifestaziorako Gasteizera joateko hainbat autobus antolatu dituzte. Leioako campusetik 11:30ean abiatuko da autobusa: tiketak infogunetan eta Antepara tabernan jarri dituzte salgai. Ibaetako Campusetik ere abiatuko da autobusa, ordu berean. Informazio gehiago @UIBnazionala