Lo que no te cuentan de Donosti-k arrakastarik gabe egin zuen atzoko kontzentrazioa Eason: askoz ere gehiago izan ziren haiek babesteko joandako ertzainak, eta are gehiago erreakzionarioei aurre egiteko bertaratutakoak.
Kezkaz ikusten ari gara, miseria eta horri lotutako hamaika arazo hedatzen ari diren garaian, nola zabaltzen ari diren pertsona migranteen aurkako kriminalizazio eta gorroto diskurtso arriskutsuak. Eta ezin diegu zirrikiturik utzi faxismoaren bazkaleku diren diskurtso erreakzionarioei. Zentzu horretan, atzo Donostian gertatutakoak markatzen du norabide bat: aurrez aurre jarri behar gara erreakzioaren eta erreakzionarioen kontra.
Arrazakeria, klasismoa eta faxismoa bera borrokatzeko, ezinbestekoa da horiek desnormalizatzea, eta hori ez dugu lortuko hautagaitza faxistak barne hartzen dituen hauteskunde-sistema batean "boto antifaxista" emanez; ez eta faxismoa borrokatzea modu abstraktu batean ulertuz ere. Faxismoari aurre egiteak berekin ekarri behar du, besteak beste, ideia arrazistei eta klasistei zirrikiturik ez uztea; horiek babesten dituztenak aurrez aurre konfrontatzea, eta ez uztea ideia erreakzionarioak normalizatzen, are gutxiago gure kaleetan.
Erreakzionarioak kexu ziren atzo: haiek lau eta gu 500 ginela zioten. Aurrean izango gaituzte, ezin baitiegu utzi haien gorroto intoxikatzailea zabaltzen. Gehiago ere izango gara hurrengoan; faxismoari aurre egiteak, batez ere, antolakuntza politikoa esan nahi baitu.