AKTUALITATEA / Soldata sistema
Hil egin da Santurtzin lan-istripua izan duen behargin bat
Goizean, 09:00ak aldera, su hartu du garraiolaria gidatzen ari zen zisterna-kamioiak. Aurten Euskal Herrian lan-istripuz hil den lehen langilea da, itxura denez.
2024ko urtarrilaren 9
Hil egin da Santurtzin lan-istripua izan duen behargin bat

Gaur, urtarrilaren 9an, bizia galdu du behargin batek, Santurtzin (Bizkaia) lan-istripu bat izan ostean. Mamarigako tunelen parean jasan du istripua, N-644 errepidean: 09:00ak aldera, su hartu du gidatzen ari zen zisterna-kamioiak.

Dirudienez, 2024. urtea hasi zenetik Euskal Herrian izan den aurreneko lan-heriotza da. 2023an, gutxienez 58 langilek galdu zuten bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.