Amarratzaileen eskubide politikoen aurkako beste eraso bat izan da Bilboko Portuan: beste ordezkari sindikal bat kaleratu du Javier Peñarredonda Ordoyok zuzendutako enpresak, hirugarrena lan-gatazkak eztanda egin zuenetik. Horrekin, langile-batzordearen %60 bidali dute jada kalera. Kanporaketa salatzeko, mobilizazio bat egin zuten atzo arratsaldean beharginek, Portugaleten.
Hamabi hilabetez luzatu da jada portuko lan-gatazka, eta amarratzaileak zapaltzen jarraitzen du enpresako zuzendaritzak. Duela sei egun gogorarazi zutenez, zazpi langile zigortu dituzte azken urtean, eta behin-behineko bederatzi langile sartu dituzte "zerrenda beltzean". Gainera, langileek euren lan-baldintzen defentsan hasitako borroka apaltzeko asmoz, 32 "intruso" ekarri ditu enpresak, "eskualde kanpotik eta esperientziarik gabe".
Irakurri hemen Ander Arrillaga eta Peio de Vega amarratzaileei maiatzean egindako elkarrizketa.