Aurreko ostiralean, Burgosen, bero-kolpe baten eraginez hil zen garraiolari andoaindar bat. Ibilgailutik karga kentzen ari zela zendu zen, EITBk jaso duenez. Badirudi tenperatura altuen ondoriozko shock multiorganiko bat izan zuela beharginak, eta horrexegatik galdu zuela bizia. 56 urte zituen.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herriko gutxienez 36 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.