AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/09 12:41

Gaur, urtarrilaren 9an, bizia galdu du behargin batek, Santurtzin (Bizkaia) lan-istripu bat izan ostean. Mamarigako tunelen parean jasan du istripua, N-644 errepidean: 09:00ak aldera, su hartu du gidatzen ari zen zisterna-kamioiak.

Dirudienez, 2024. urtea hasi zenetik Euskal Herrian izan den aurreneko lan-heriotza da. 2023an, gutxienez 58 langilek galdu zuten bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK