AKTUALITATEA / Arrazakeria
Eraso arrazista bat salatu dute Zestoako jaietan
Bi gaztek eraso zioten pertsona bati: "Itzul zaitez zure herrialdera" esan zioten. Gertatutakoa salatu du Zestoako Gazte Asanbladak.
2024eko irailaren 2
Eraso arrazista bat salatu dute Zestoako jaietan
— ARGAZKIA Danbolin

Joan den larunbatean ospatu zuten Gazte Eguna Zestoan (Gipuzkoa), baina, atzo jakinarazi zutenez, eraso arrazista bat izan zen txosnagunean. Pertsona batengana hurbildu eta eraso egin zioten bi mutil gaztek: "Itzul zaitez zure herrialdera" esan zioten. Hala azaldu du erasotua izan zen lagunarekin zihoan pertsonak.

Erasoa gogor salatu du Zestoako Gazte Asanbladak, eta argitu du ez duela inolako erasorik onartzen; ez txosnagunean, ez gainerako espazioetan. "Ez dugu inolako eraso arrazista, matxista, homofobo eta abarrik onartzen, eta jarrera horiek dituzten pertsonak ez dira ongi etorriak", adierazi du.