AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati eraso egin dio bikotekide ohiak Tuteran
Igandean gertatu zen erasoa, gaueko 22:10ean. Emakumea behin eta berriro jazarri eta iraindu zuen gizonezkoak.
2024eko maiatzaren 20
Emakume bati eraso egin dio bikotekide ohiak Tuteran

Atzo emakume bati eraso zion bikotekide ohiak, Tuteran (Nafarroa), gaueko 22:10ean. Emakumea kaletik jarraitu zuen 28 urteko gizonak, Kaputxinos kalera iritsi arte, eta behin eta berriro jazarri eta iraindu zuen. 18 urte ditu emakumeak. Abisua eman eta gizona atxilotu zuten.