AKTUALITATEA / Kontseilu sozialistak
Egun Antifaxista antolatu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, otsailaren 14rako
Baionako Zizpa Gaztetxean egingo dituzte faxismoaren aurkako borrokari buruzko hitzaldiak, eta musika-emanaldiak ere izango dira gauean.
2026eko urtarrilaren 26
Egun Antifaxista antolatu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, otsailaren 14rako

Aurten ere Egun Antifaxista bat antolatu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, faxismoaren kontrako borrokaren inguruan jarduteko. Baionako (Lapurdi) Zizpa Gaztetxean izango da egitaraua, arratsaldeko 16:00etan hasita: Faxismoari aurre egin, nola? izenpean egingo dute hitzaldi bat lehenengo. Horren ondotik, 18:00etan, borroka antifaxistari lotutako esperientziei buruzko mahai-inguru bat izango da; parte hartuko dute Bultzada taldeak eta Paris Antifako Antonin Bernanosek.

Gauean ere jarraituko du egitarauak Zizpan, kontzertua eskainiko baitute Kospeistar Orkestrak, Goal Perdantek eta Pigeon Voyageurrek.