Aurten ere Egun Antifaxista bat antolatu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, faxismoaren kontrako borrokaren inguruan jarduteko. Baionako (Lapurdi) Zizpa Gaztetxean izango da egitaraua, arratsaldeko 16:00etan hasita: Faxismoari aurre egin, nola? izenpean egingo dute hitzaldi bat lehenengo. Horren ondotik, 18:00etan, borroka antifaxistari lotutako esperientziei buruzko mahai-inguru bat izango da; parte hartuko dute Bultzada taldeak eta Paris Antifako Antonin Bernanosek.
Gauean ere jarraituko du egitarauak Zizpan, kontzertua eskainiko baitute Kospeistar Orkestrak, Goal Perdantek eta Pigeon Voyageurrek.