AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bikotekideari eraso egin dio gizon batek Baionan
Asteburu honetan atxilotu dute 40 urteko gizonezkoa, bikotekideak erasoaren berri eman ondotik. Dena den, ez da neska lagunari erasotzen dion lehen aldia. Erasotzailea gaurko izan da epaitegira deitua, bere zigorra jakinarazteko.
2022ko martxoaren 21
Bikotekideari eraso egin dio gizon batek Baionan

Baionan (Lapurdi) izan zen erasoa aurreko ostegunetik ostiralerako gauean. Emakume bat jipoitu eta ileetatik tiraka bota zuen lurrera bere bikotekideak; emakumeak adierazi duenez, ez da mutil lagunaren partetik jasan duen lehen erasoa izan, baina gertatutakoa salatu duen aurreneko aldia da.

Erasotzailea jada ezaguna da aurretik ere halako erasoak egiteagatik. Berehala atxilotu zuen poliziak, eta gaur bertan agertuko da epailearen aurrera, bere kondena jakiteko.