Joan den astearte goizean, Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharreko hainbat kale itxi zituen Poliziak, eta gizonezko bat Mercaderes kaleko etxe batean lubakitu zela esan zuten zenbait hedabidek. Gerora jakin denez, ordea, eraso matxista batekin lotuta zegoen hori guztia: gizon horrek suzko arma batekin egin zion mehatxu bere bikotekideari. Ihes egitea eta Hizkuntza Eskolan babes hartzea lortu zuen emakumeak.
Gertatutakoa salatzeko eta indarkeria matxistari beste behin ere ezetz esateko, mobilizazio bat antolatu du Itaiak, Emakumeen Antolakunde Sozialistak. Gaur arratsaldean izango da protesta, 19:30ean udaletxe-plazan.