ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/06/08 11:35

Xabin Usandizaga Galarraga preso politikoa askatu zuten aurreko ostiralean, hilak 5. Ezarritako zigorra apirilaren 2an bukatu bazuen ere, ordutik, beste 62 egun eman ditu Kordobako kartzelan preso. Orotara, oñatiarrak 23 urte bete ditu gatibu, eta 1. graduan igaro du espetxealdi osoa.

Etxerat elkarteak azaldu duenez, koronabirusa dela eta, Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak ezarritako jardueren etetearen ondorioz atzeman dute Usandizaga azkeneko hilabeteetan. Komunikazioa ukatzeaz gain, jada baimenduta zeuden irteera-baimenak ere bertan behera geratu ziren. Presoen egungo egoera orokorra salatu du Etxeratek, izan ere, azpimarratu du "presoek konfinamenduan zituzten baldintza berdinetan dirautela".

Bestalde, Oier Goitia Abadia preso politikoak hilaren 4an amaitu zuen kartzelaldia. 15 urtez giltzapean egon ostean, Topaseko (Salamanka) presondegitik irten da galdakoztarra.