ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / RTVE
2023/03/21 12:33

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek aurreko astean argitaratu zituzten mobilizazio deialdiak: martxoaren 31n eta apirilaren 1ean manifestazioak egingo dituzte Baionan (Lapurdi), Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa), NATOren kontra, gerra eta basakeria kapitalista gelditu aldarriaren pean. Manifestazio horiei lotuta, datozen egunetan hainbat hitzaldi egingo dituzte Euskal Herriko bost hiribututan, Ukrainako gerrari buruz. "Krisi kapitalistan eta nazioarteko gerra-testuinguruan" kokatuko dute guda.

Ostegun honetan izango da hitzaldi-zikloko aurreneko saioa, Iruñeko San Frantzisko eskolan, 19:00etan. Hurrengo egunean, ostiralean, Bilboko (Bizkaia) La Bolsan eta Donostiako (Gipuzkoa) Egiako Kultur Etxean eskainiko dute hitzaldi bana; 19:00etan eta 18:30ean, hurrenez hurren. Asteburuan sartuta, larunbatean Gasteizen izango da hitzaldi berdina, 12:00etan, Landatxo Gizarte Etxean. Baionan itxiko dute zikloa igandean: egun horretan, Lapurdiko hiriburuko Epaiska elkartean izango da hitzaldia entzuteko aukera, 15:00etan.

Irakurri hemen mobilizazioen harira Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek egindako adierazpen guztiak

NO HAY COMENTARIOS