ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Our Town Downtown
2024/09/01 15:28

Askatasun politikoen kontrako neurri polemiko bat hartu du New Yorkeko Unibertsitateak (NYU). Debekatu egin du sionismoaren aurkako kritika, eta ez du onartuko Israelgo Estatu genozidak hezurmamitzen duen ulerkera faxista seinalatzea, iritzita "diskriminazio" bat dela sionismoaren kontra agertzea.

Sionistak babestutako kolektibo zaurgarritzat jo ditu NYUk, eta salbuetsi egin ditu "diskriminazio-komentarioak" jasateko aukeratik. Unibertsitateak kriminalizatu egin nahi du sionismoaren aurkako borroka, argudiatuta, "judutar askorentzat, identitate judutarraren parte" dela sionismoa bera.

Ikasle-antolakundeek salatu dutenez, NYUren politika horrek "berdindu" egiten ditu "sionismoarekiko kritika" eta "judutarren aurkako diskriminazioa". Ikasleek ohartarazi dute, gainera, halako neurriek are gehiago "legitimatuko" dituztela "eskuin muturreko ideologiak eta ideologia etnonazionalistak"; zer eta, ironikoa badirudi ere, "ikasleak arraza-diskriminaziotik babestea" aitzakiatzat hartuta.

Palestine Legal taldearen arabera, NYU da sionistak babestutako kolektibotzat jotzen dituen aurreneko unibertsitatea, 1964ko Eskubide Zibilen Legeko VI. idatziari helduta.

Neurriaren kontra, baina, izan da erantzunik ere. Unibertsitateko hainbat langilek greba mugagabe bat hasiko dute irailaren 2an, sionismoaren aurkako borrokaren kriminalizazioa salatzeko. Adierazpen-askatasunaren alde egingo dute, batez ere, Palestinaren askatasunaren alde borrokan ari diren ikasleen eta langileen eskubideen alde.

NO HAY COMENTARIOS