ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / EFE
2023/03/02 09:28

Espainiako Barne Ministerioa hegazkin bidez migratzaile senegaldarrak deportatzen hasi da berriz. Azken bi asteetan, gutxienez bi hegaldi atera dira Madrildik Dakarrera, Kanaria Handian geldialdia eginda: otsailaren 14an 20 lagun baino gehiago kanporatu zituzten estatutik, eta, aste honetan, gutxienez beste hamasei senegaldarrek jasan dute berdina.

Público atariari baieztatu diote hainbat iturri aktibista kanariarrek, astearte honetan, hamasei migratzaile mugitu dituztela Barranco Secoko (Kanaria Handia) Atzerritarrak Barneratzeko Zentrotik (CIE, gaztelerazko sigletan). Kanarietako migrazio-bide arriskutsua igaro eta bizirik atera ziren pertsonak dira. Itsasoan erreskatatu ostean, atxilo-zentro horietara eraman zituzten, eta aste honetan eroan dituzte eurak erbesteratzeko hegazkinetara. Ez dago argi, hamasei lagun horietaz gain, beste nor edo nor ere deportatu duten hegaldi horren bidez.

Otsailaren 14ko hegaldian, berriz, Valentziako eta Murtziako atxilo-zentroetan zeuden senegaldarrak kanporatu zituzten. Dena den, Barne Ministerioak ez du hilabete honetako bi deportazio masiboen inguruko informaziorik argitu. Deportazioak Stop (Stop Deportación, gazteleraz) kolektiboaren arabera, Air Nostrum hegazkin-konpainiak ahalbidetu du deportaziorako garraioa, eta migratzaileak deportatzeko soilik antolatu ditu hegaldi horiek.

"Ez dakigu zer maiztasun izango duten hegaldi horiek, baina errepikatzeak arrisku handiagoa ematen dio senegaldar komunitateari Atzerritarrak Barneratzeko Zentroetan sartzeko eta komisariatik deportazio espres bat izateko, bai eta komisariara joateko hitzordu-tranpak edo horrekin lotutako sarekada arrazistak jasateko", ohartarazi du Deportazioak Stopek.

Deportazio masiboek, etenik ez

COVID-19aren pandemia hasi aurretik ere, migratzaile senegaldarrak hegazkin bidez kanporatzen zituen Espainiako Estatuak. Ibilbide horrekin ezagutzen den azken deportazio-hegaldia 2018an izan zen. Gobernuak 2021erako, jada, mahaira aterata zeukan berriz ekitea Senegalerako erbesteratze-dinamika horri. Hala ere, asmo hori atzeratu zuen azkenean, argitu gabeko arrazoiak zirela-eta; orain arte.

Público-k gogorarazi duenez, Espainiako Gobernuak 2020an hitz egin eta negoziatu du deportazio horien inguruan Senegalgo autoritateekin. Ordutik, "Espainiako akordioak sinatu ditu Afrikako herrialdearekin arlo ekonomikoan, migrazioan, lanean eta Gizarte Segurantzan, deportazioak errazteko".

ABC egunkariaren arabera, 2020ko urtarriletik 2021eko otsailera bitartean, hegazkin bidezko 35 deportazio egin dira Espainiako Estatutik. Itsasontzi bidezko bost deportazio ere izan dira.

NO HAY COMENTARIOS