Defentsa antiaereorako sistemak, misilak eta arma arinak ekoizten ditu SAPA Plasencia enpresak, besteak beste, eta gerraren kontura negozioa egiten duen euskal enpresa nagusietako bat da. Larriagotzen ari den gerra-mehatxuaren kontra, eta gerraren negozioari ezetz esateko, konpainia hori seinalatu dute bart Andoaingo (Gipuzkoa) bere egoitzan: Gerraren negozioari ez! idatzi dute handiz enpresako paretetako batean.
Agenda belizistaren nahiz faxismoaren gorakadaren kontra, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) mobilizazio-deialdi bat egin du urtarrilaren 25erako. Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) izango dira manifestazioak. SAPA markatzeko protesta-ekintzaren bidez, manifestazio horietara batzera deitu nahi izan dute.