ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Mobilizazioa atzo, Bilbon.
2025/10/30 09:33

Fronte Polisarioak azaldu duenez, erabat gaitzesten du Amerikako Estatu Batuek urriaren 22an Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan aurkeztutako "konponbide-proiektua", Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako NBEren Misioaren (MINURSO) harira. Bir Lehloutik igorritako adierazpen ofizialaren arabera, Saharako nazio-askapenerako mugimenduak esan du ez duela parte hartuko "Mendebaldeko Sahararen legez kanpoko okupazio militarra legitimatzea eta saharar herriari bere aberriaren determinazio askerako eta subiranotasunerako eskubide besterenezina kentzea" dakarren ezein prozesutan edo negoziaziotan.

Urriaren 27an igorritako komunikatuak gogorarazten duenez, Fronte Polisarioak bere proposamena sakondu eta NBEko idazkari nagusiari aurkeztu zion urriaren 20an, "borondate oneko keinu" gisa. Marokorekin zuzenean negoziatzeko prest dagoela berretsi du, "status quo-an oinarritutako eta alde bakarretik inposatutako irtenbideetatik urruntzeko benetako borondate politikoa badu". Emaitzak aurrez erabat baldintzatuko dituen edo Saharako herriaren determinazio askerako eskubidea mugatuko duen ikuspegi oro kritikatu du mugimenduak, 1975etik okupazioa eta deserria jasaten ari baitira bertan.

Errefuxiatuen kanpalekuetatik, saharar herriak aho batez erantzun dio bere buruzagien deiari, eta hainbat martxa historiko egin ditu; herrialde arabiarrean sekula izandako mobilizazio handienetako bat. Protestek nazioarteko zuzenbidea errespetatzea eskatzen dute eta Marokoren legez kanpoko okupazio militarra salatzen dute. "Gure eskualdeko bake justu eta iraunkorra ezin da inoiz lortu espantsionismoa eta lurraldeak indarrez eskuratzea sarituz", salatu dute Fronte Polisariotik.

Saharako Askapen Mugimenduak Segurtasun Kontseiluko kideei eskatzen die "haien eragina modu eraikitzailean erabiltzeko", negoziazioei begira "beharrezkoak diren baldintzak sortu" ahal izateko. Elkarrizketak "serioak, sinesgarriak eta epe jakinekin" izan daitezela exijitzen dute; "aurretiazko baldintzarik gabe eta fede onez, Nazio Batuen babesean, konponbide justu, iraunkor eta elkarrekiko onargarria lortzeko". Azpimarratu dute edozein negoziaziok bermatu behar duela saharar herriaren determinazio askea, NBEren Gutunarekin eta nazioarteko ebazpen egokiekin bat etorrita, eta alaui monarkiaren hedapenari kontzesiorik egin gabe.

Protestak Euskal Herrian ere

Diaspora sahararrak mobilizatzera deitu du Marokoko kontsuletxeetako egoitzen aurrean, "autonomia-plana" gaitzesteko eta Marokok 50 urte baino gehiagoz okupatutako eta kanporatutako herriaren autodeterminazio askea aldarrikatzeko. Euskal Herrian ere izan dira protestak: Bilbon (Bizkaia), esaterako, atzo arratsaldean egin zuten Saharako diasporak antolatutako manifestazio bat arratsaldeko 16:00etan, Moyuatik Marokoko kontsulaturaino.

NO HAY COMENTARIOS