ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/01/08 10:51

Bukatu berri den 2024. urtean, sei erailketa matxistaren berri eman dute Euskal Herrian. Horien artean da Urruñako (Lapurdi) Laure Zachelloren desagerpena: iazko ekainaren 21ean desagertu zen emakumea, eta hala jarraitzen du oraindik. Bere bikotekidea da susmagarri nagusia, eta espetxean jarraitzen du, emaztea erailtzea leporatuta. Polizia-agente ohia da gizona.

Ipar Euskal Herriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak gogorarazi duenez, Frantziako Estatuan delituren bat leporatuta kondenatu dituzten polizien artean, erasotzaile matxistak dira nagusi. 2018 eta 2023. urteen artean zigortu zituzten agenteen erdia, hain zuzen ere, indarkeria matxistagatik kondenatu zuten. "Poliziak ez gaitu babesten, eraso egiten gaitu", seinalatu du Itaiak: "Poliziak indarkeria matxista erreproduzitzen duen heinean, ezin du horren aterabidearen parte izan".

2024ko udan, erailketa matxisten %15 egin zituzten poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan, 2023ko udan bezainbeste. Euskal Herrian bertan, bat baino gehiago izan ziren agenteek edo agente ohiek egin eta argitara ateratako eraso matxistak: Bilbon (Bizkaia) udaltzain bat atxilotu zuten indarkeria matxistagatik urrian, eta Donostian (Gipuzkoa), emakume bat erailtzen saiatu zen bere bikotekide ertzaina, abuztuan.

NO HAY COMENTARIOS