ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Irun eta Hendaia arteko muga. Argazkia: GEDAR
2022/01/07 15:54

2021. urteko azken egunean galdu zuen bizia pertsona etxegabe batek Irunen (Gipuzkoa). Duela hainbat urte Senegaldik migratu zuen hildakoak, eta urteak zeramatzan Ficoba inguruan bizitzen, kale gorrian.

SOS Arrazakeria Gipuzkoak adierazi du arnas gutxiegitasunagatik hil zela, baina Irungo Udalak esan du ez duela heriotzaren kausen inguruko informaziorik. Irungo komunitate musulmana eta beste hainbat eragile dirua biltzen aritu dira, hildakoaren gorpua Senegalera eraman ahal izateko, eta jada lortu dute behar zuten diru guztia.

Urtarrilaren 2an ere pertsona etxegabe bat hilik topatu zuten Bilbon (Bizkaia), lurpeko pasabide batean.

NO HAY COMENTARIOS