ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Kartel bat Bilbon joan den urtarrilean, beste pertsona etxegabe baten heriotza salatzeko.
2023/02/28 21:06

Gizon etxegabe baten gorpua aurkitu dute gaur Hendaiako (Lapurdi) Kaneta portuan. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian hil den bigarren pertsona etxegabea da: urtarrilaren amaieran, Bilbon (Bizkaia) galdu zuen bizia 77 urteko gizon batek. Bolueta auzoan bizi zen, egurrez eta kartoiz egindako txabola batean.

Hendaian izan den azken heriotzaren harira, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak adierazi du "kapitalismoak egiturazko pobreziara kondenatzen" duela proletalgoa, eta beharrezkotzat jo du "etxebizitza unibertsala bermatuko duen gizarte sozialista eraikitzea".

NO HAY COMENTARIOS