ACTUALIDAD / Espacios de control obrero
Ostegun honetan izango da Durangoko Kaletik Gaztetxera asanbladaren aurkako epaiketa
Lau kide epaituko dituzte, eta 09:30ean Durangoko epaitegira bertaratzera deitu dute asanbladak eta Defentsa Komunitateak.
2025eko apirilaren 1
Ostegun honetan izango da Durangoko Kaletik Gaztetxera asanbladaren aurkako epaiketa

Aste honetan epaituko dituzte Durangoko (Bizkaia) Kaletik Gaztetxera asanbladako lau militante, Durangoko Gaztetxea babesteagatik eta defendatzeagatik. Iazko abenduaren hasieran ireki zuen Gaztetxe berria asanbladak, baina hura husteko prozesua jarri zuen martxan EAJk gobernatutako udalak, eta asanbladako hainbat kide salatu zituen Poliziaren aurrean. Horren emaitza izan dira espazioaren desalojoa aurretik eta, orain, lau gazteren aurkako epaiketa.

Etzi epaituko dituzte, Durangon bertan, eta protesta egitera deitu dute Kaletik Gaztetxera asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Elkarretaratze bat antolatu dute goizeko 09:30erako, epaitegi aurrean: bertaratzera deitu dute, auzipetuei babesa emateko eta, beste behin ere, Gaztetxeen beharra aldarrikatzeko. Epaiketa dela-eta, etenaldi akademikoa ere egingo dute ikasleek, 09:15etik 10:45era bitartean.

Udalak abiatutako desalojo-prozesuaren ondorioz, polizia-indarrek abenduaren 14an hustu zuten Durangoko Gaztetxe berria, baina espazio baten alde borrokan jarraitzen du Kaletik Gaztetxera asanbladak. "Borroka ez da hemen bukatu. Durangar gazteon interesen alde borrokatzen jarraituko dugu", azaldu dute berriki.