Euskal Herriko hainbat instituziotan Europar Batasuneko banderak kendu zituzten astelehen gauean, odoleztatutako NATOren banderak jartzeko. Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) atzo azaldu zuenez, ekintza horren bidez, Mendebaldeko oligarkiak, AEBen en eta Israelen gidaritzapean, gerraren alde egin duen apustua seinalatu nahi izan dute.
"Mendebaldeko inperialismoa krisian murgilduta dagoen honetan, aterabidea emateko bide gerrazalea hartu du oligarkiak", salatu dute. Horren adibidetzat jotzen dituzte, hain zuzen ere, Ekialde Hurbilean egiten ari diren genozidioa, Venezuelan egindako interbentzio militarra, nahiz kubatarren aurka hamarkada luzez ezarritako eta azken urteetan larriagotutako blokeo ekonomikoa.
Inperialismo atlantistak dakartzan gerrari eta genozidioari ezetza ematera deitu du GKSk, NATOren eta sionismoaren suntsiketa aldarrikatuz. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) Iruñean egingo du manifestazio bat ostiralean, Maiatzaren Lehenean, gerra inperialistaren, NATOren eta sionismoaren kontra. 12:30ean hasiko da mobilizazioa Zezen Plazatik.