ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ekitaldiko irudi bat. Argazkia: GEDAR
2022/01/02 20:53

"Kapitalak, gaur egun, lan-indarra soberan duenez, migratzaileak herrialdetik kanpo nahi ditu, eta bizi-baldintza bortitzenetara kondenatzen ditu", azaldu dute Ipar Euskal Herriko eta Bidasoko Kontseilu Sozialistek migratzaileek pairatzen duten egoeraren inguruan mintzatzean. 2021ean, gutxienez zazpi migratzaile hil ziren Hego eta Ipar Euskal Herrien arteko muga zeharkatu nahian.

Adierazi dute, baina, krisi kapitalista testuinguruan migratzaileek jasaten duten muturreko egoera ez dela isolatua. Hala, horretaz gain, bortizkeria kapitalistaren beste hainbat aspektu izan dituzte gogoan: aurten Euskal Herrian soldatapeko lanean bizia galdu duten 62 langileak edo indarkeria matxistaren eraginez erail dituzten bost emakumeak ere biolentzia kapitalistaren adierazgarri direla nabarmendu dute.

Suizidio tasaren igoera, etxegabetzeak, polizia-jazarpena eta bizitzaren garestitze orokorra ere krisi testuinguruan gogortzen ari den bortizkeria kapitalistarekin lotu dituzte, eta egoera latz horren aurrean langile antolakuntza beharrezkoa dela aldarrikatu dute bi Kontseilu Sozialistek.

Ekitaldian hitzaldi politiko bat egin dute, eta horretaz gain, musika emanaldi bat izan da, bertsoak abestu dituzte eta aurreskua dantzatu dute.

NO HAY COMENTARIOS