ACTUALIDAD / Régimen salarial
Michelineko langileen lan kontratuak eteteko prozedura abian da
Hego Euskal Herrian fabrika ugari itxi dituzte egunotan, babes neurrien falta dela-eta, beharginek zuzendaritzei presioa egiteari ekin ostean. Hala, enpresen partetik, askotariko erregulazio espediente eta prozedurak martxan dira une honetan, eta milaka langileren lanpostuak jomugan. Michelinen kasuan, kontratu guztiak etetea du xede, ekoizpena geldirik dagoela argudiatuta.
2020eko martxoaren 19
Michelineko langileen lan kontratuak eteteko prozedura abian da

Michelinek lan kontratu guztiak eteteko prozedura bat jarri nahi du martxan, "ekoizpenaren etena" dela-eta. Neurri horrek Gasteizko (Araba) lantegiko 3.300 langileei eragingo lieke, baita Lasarte-Oriakoei (Gipuzkoa) ere.

Aste honetan zarratu dituzte bi lantokiak, langileen presioaren ondorioz. Arabako hiriburuan fabrika gutxienez zortzi egunetarako itxi bazuten ere, epe hori luzatzea aurreikusi dute. Egoera horretan dauden enpresa askok lanpostuak gutxitzeko txosten bat ezarriko badute ere, lan kontratu guziak eteteko prozedura bat abiatu du Michelinek, ekoizpena geratu izana argudiotzat hartuz.

Aste honetan, 650 erregulazio txosten aurkeztu dituzte Hego Euskal Herriko enpresek Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko agintaritzen aurrean, 10.000 langile baino gehiagori erreferentzia eginez.