ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/14 15:20

"Sutan gaude", salatu dute Gasteizko (Araba) Mercedes-Benz lantegiko suhiltzaile industrialek. Euren segurtasuna berma dadila eta lan-baldintzak hobetu daitezela eskatuz, greba mugagabeari ekingo diote bihar, urtarrilaren 15ean. Eta mobilizazio-deialdi bat egin dute grebaren lehen egunerako: arratsaldeko 14:15ean jarri dute hitzordua lantokiko 1. atearen parean, Las Arenas kalean. "Egunero beste pertsonen segurtasuna zaintzen dugun langileak gara, eta gaur urrats hau ematen dugu lan-baldintza duinak eta bidezkoak defendatzeko", adierazi dute.

"Hilabeteetako blokeoaren, benetako aurrerapenen faltaren eta lan-baldintzen suntsipenaren ondorioz" erabaki dute grebara jotzea. PREVINSA enpresak kudeatzen du suhiltzaileen zerbitzua Gasteizko fabrikan, baina beharginek azaldu dute kaskarrak direla baldintzak: gehiegizko lanaldiak (1.700 ordu urtean eta guardiako 750 ordu), langile falta, soldata baxuak eta osasuna kaltetzen duten baldintzak salatu dituzte; eta hitzarmenari buruzko elkarrizketa blokeatuta dago, gainera. Suhiltzaileen esanetan, horrek guztiak ez die haiei soilik eragiten, fabrikan egunero ematen duten "zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna" ere kaltetzen baititu.

Langileek, hala, grebara batzera eta elkartasuna adieraztera dei egin dute: "Zure presentziak indarra ematen digu eta askotan ikusezina den egoera bat ikusarazten laguntzen digu".

NO HAY COMENTARIOS