ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / RTVE
2022/11/17 11:25

Italiako Gobernuko presidenteordeak, Matteo Salvinik, aste honetan iragarri du gogortu egingo dituztela Mediterraneoan pertsona migratzaileak erreskatatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) kontrako neurriak. Besteak beste, isunak jarriko dizkietela, ontziak konfiskatuko dizkietela eta kontrol gehiago ezarriko dituztela aurreratu du. Bere sare sozialen bidez eman du berria Salvinik.

"Gobernua prest dago lehorreratzeekin esku gogorra izateko", esan du, zehazki, presidenteordeak: "Okertzen denak ordaindu egiten du. Horrela ondo dago". Giorgia Meloni ultraeskuindarrak gidatutako gobernuak GKE horien jarduna zaildu nahi du, Afrikatik migrazioa sustatzea leporatzen baitie.

Azken hilabeteetan ere itsasoan erreskatatutako pertsonaz betetako ontzi ugari hurbildu dira Europako kostaldeetara, eta ohi bezala, ez da argi egon non porturatuko ote ziren, edo porturatzen utziko ote zieten. Italiak, hain zuzen, "lehorreratze selektiboei" ekin zien azaro hasieran. Indarrean jarraitzen du muga horrek.

NO HAY COMENTARIOS