ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iazko ikasle grebako irudi bat, Iruñean.
2024/03/05 11:15

Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta, Hego Euskal Herriko hezkuntza ertaineko eta unibertsitateko ikasleek grebara joko dute datorren martxoaren 20an. Hasieran deialdia martxoaren 13rako egin bazuten ere, hilaren 20ra atzeratu zuten gero: "negozioen eta inposizioen hezkuntzaren" aurka egingo dute greba.

IAk salatu du "enpresen negozioak hauspotzeko instituzio bihurtu dutela hezkuntza sistema eta hori indartzen dutela azken urteetan ezarritako aldaketek eta erreformek; eta, bestalde, ohartarazi du "inposizioetan nahiz autoritarismoan oinarritutako heziketa eredu bati" bide egiten ari direla, gero eta gehiago.

Martxoaren 20an, greba egunean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira manifestazioak. Guztiak hasiko dira 12:00etan; Foruen Plazatik Iruñean (Nafarroa), Eliptika Plazatik Bilbon (Bizkaia), Bulebarretik Donostian (Gipuzkoa) eta Andre Mari Zuriaren Plazatik Gasteizen (Araba).

NO HAY COMENTARIOS