ACTUALIDAD / Espacios de control obrero
Gaztetxearen desalojoa salatzeko manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean Galdakaon
Orain dela bi egun eskas gertatu zen Galdakaoko gaztetxe berriaren desalojoa, Ertzaintzak gaztetxea hustu eta tapiatu egin zuen bertako bi kide identifikatzearekin batera. Horregatik, Galdakaoko Gazte Mugimenduko kideek hainbat deialdi zabaldu zituzten, horien artean, gaur egingo den manifestazioa, arratsaldeko 19:00etan.
2019eko maiatzaren 9
Gaztetxearen desalojoa salatzeko manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean Galdakaon

Hainbat mobilizazio deitu dituzte Galdakaoko gaztetxeko kideek duela bi egun gaztetxea desjabetu zielako Ertzaintzak. Horren aurrean, gaztetxeko kideek egin zuten prentsaurrekoan espaziora gerturatzeko eta babesa adierazteko deia zabaldu zuten. Atzo arratsaldean kazerolada egin zuten Galdakaoko Gazte Mugimenduko kideek eta gaur manifestazioa egingo dute arratsaldeko 19:00etan, Udaletxetik hasita.

Bihar arratsaldeko 20:30etarako kalejira ere antolatu dute kideek, izan ere, atzoko prentsaurrekoan adierazi bezala, “urteetan hutsi egon den espazio bat herriari itzultzeko eta bizitasunez betetzeko asmo irmoa” daukate. Beren “proiektu propioak egikaritu” nahi dituztela esan zuten, “elkartasunean oinarritutako harremanak eraikiz eta langile klasearen topagune izango den espazio bat sortuz”.